XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jokatu gabeko palanka-jokua

Zuaneta Matxinbentako baserri bat da.

Bertakoa zan antzinako palankari bat. Onek, Iturriotzen, San Juan Txikietan, 1880-an, txapela altxatu zuan ziri baten puntan, eta Santa Luzietan bandera jarri, Gipuzkoan bera zala nagusi adieraztearren.

Bestela, nai zuanak irteteko, zortzi librako palanka izatekotan.

Kontrarioa bereala azaldu zan: Errezilko Artxiola baserrikoa bera. Jose Inazio Lazkano Mendizabal izen-abizenak.

Alde batekoak eta bestekoak Azpeitian bildu ziran urrengo Santo Tomasetan.

Baita apustua zerratu ere: ilbeltzaren 24-an alkar neurtuko zutela, zortzi librako palankarekin eta iru aziotara.

Zuanetak Bidaniko Labaka artu zuan erakusle Baita batedobat espionajea egitera bialdu ere.

Onek astigar baten atzetik ikusi zuan Artxiolaren marka.

Palanka noraiño botatzen zuan alegia. Itzuli eta Zuanetari salatu. Au, berriz, etzan araino irixten.

Orduan abisua pasa Zuanetak Artxiolari: Bizkaian eta Naparroan beste bi palankari bazirala eta biak, Artxiolak eta Zuanetak alegia, alkarri beren markak erakutsi eta onenak aien kontra jokatzeko.

Artxiolak ezetz: aurrena alkar neurtzeko; onena nor zan an ikusiko zala.